Eman aurpegia. Eman odola

Guaixe 2011ko apirilaren 12a

Adonako buru Jesus Mari Masek esan duenez, Nafarroak bere burua odolaz hornitzeko egunero 100 emate behar ditu. "Maiz lortzen dugu kopuru hori, baina ezin gara lotan gelditu". Masek odol emateak aurretik dituen zenbait arazo aipatu zituen: "populazioa zahartzen ari da, informazio   eta motibazio falta dago eta, gainera, krisiak gure baliabideak mugatzen ditu". Adonako elkarteak odola ematera gonbidatu zituen nafarrak. "Odola ematea gizarte konpromisoa bat da. Behin bada ere probatu egin behar da. Alde batean utzi behar dira beldurrak eta mitoak". Eta gazteak odol-emaile egitera animatu zituen. Maria Otermin Adona elkarteko idazkariak jakinarazi duenez, "gazteria erantzuten ari da, emaile berrien %60 25 urte baino gutxiago baitituzte. Baina gizartearen zahartzeak belaunaldi aldaketa premiazkoago egiten du".