Hizkuntza-paisaia euskalduntzeko laguntzak

Guaixe 2011ko apirilaren 13a

Herrietako hizkuntza-paisaiaren zati dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioak. Horiek guztiak euskaraz jartzeko diru-laguntza emanen du, aurten ere, Sakanako Mankomunitateak.Eskabideak egiteko epea abenduaren 12ra artekoa da. Eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute: eskabide orria beteta, fakturaren fotokopia, IFKren fotokopia, errotuluaren argazkia eta, azkenik, mankomunitatearekin betebehar fiskaletan egunean dagoela egiaztatzen duen agiria. Horiek guztiak ibarreko erakundearen Lakuntzako egoitzan edota itzulpenak@sakana-mank.com helbidean aurkeztu daiteke. Mankomunitatetik argitu dutenez, diru-laguntzak kartel edo elementu bakoitzari aplikatuko zaizkio. Horretaz gain, ez dute diru-laguntzarik hartuko bakarrik izen-abizenak edo toponimoak dituzten errotuluek, ezta gaizki idatziak edo oker gramatikalak dituztenak ere. Mank-ek berak aholkularitza eskainiko die interesatuei.