Egokitutako bi autobus berri ditu Burundesak

Guaixe 2011ko apirilaren 14a

Iruñeko Baluarteko plazak hartu zuen Burundesa autobus konpainiaren bi ibilgailu berriren aurkezpena. Enpresako kudeatzaile Francisco Javier Otxoa Zelaiak esan zuenez, "irisgarritasuna konpainiaren apustu estrategiko bat da. Horregatik, bi autobus berri hauek mugikortasun mugatua duten pertsonendako sarbidea dute". Otxoak gaineratu zuen eskuratu dituzten autobus berriek bi gurpildun aulki hartzeko espazioa dutela. "Orain arte bakarrerako tokia zegoen autobusetan". DatuakLa Burundesak erosi dituen bi autobusak Irizar etxeko Century  modelokoak dira eta Scania txasia dute. 400 cv-ko motorra, ingurumen aldetik jasangarriagoa, isuri txikiagoak egiten dituelako.  Aulki erosoak, DVDa eta bi pantaila dituzte autobusek. Burundesak 40 autobus baino gehiago ditu gaur egun. Bi ibilgailu horiekin "hobetu, garatu eta garai berrietara egokitu nahi dute, berritasuna eta teknologia aurreratueneko teknologiarekin osatuz ontziteria". Irizpide horiek kontuan izanda azken lau urtetan 12 autobus berri eskuratu ditu Burundesak. Hau da, bere ibilgailuen laurdena baino gehiago berritu du. Burundesak gaur egun 60 langile ditu. Autobus konpainiak urtero 600.000 bidaiari baino gehiago garraiatzen ditu. Iruñea, Altsasu, Gasteiz, Bilbo, Zarautz eta Lesakarekin lotzen dituen autobus lineak kudeatzen ditu Burundesak. Horretaz gain, autobusak alokatzen ditu ere.Atzoko aurkezpenean izan ziren: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura Alba Cuadrado, Garraioetako Zuzendari Nagusi Susana Labiano, Union-Burundesa taldeko buru Ana Teresa Etxeberria Garai, taldeko kudeatzaile Jone Martinez Reyero eta Burundesako kudeatzaile Francisco Javier Otxoa Zelaia egin ziren.