Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoaren kontrako jarrera dagoela erakusteko antolatu da biharko martxa. Horregatik, Etxarri Aranatz eta Altsasu lotuko dituzten ibiltariek bideberri bazterretik joanen dira.AHT Gelditu! Elkarlanak orain arte antolatu izan dituen martxak azpiegitura egitasmoa nondik pasako litzatekeen erakusteko izan dira. Baita proiektuak ibarrean sortuko zituen kalteen berri emateko ere. Biharkoan, Urdiain eta Altsasuko tartean eginen dute hori. EgitarauaAurretik, 9:30ean dago jarria dago hitzordua, Etxarri Aranazko plazan. Biltzen diren guztiendako txokolatea izanen da gosaltzeko. Behin indarrak hartuta, errepide bazterretik, Burundarantz joko dute. 11:00etan Iturmendin gosaltzera geldituko dir. Aitzkotzar elkarteko kideek eskainiko diete hamaiketakoa. Ondoren, Altsasura joko dute. Altsasun, 13:00etan, AHT-ren kontrako manifestazioa eginen da, Foru plazatik abiatuta. Bukatzeko herri bazkaria izanen da.GertutikGorka Ovejero GanboaAHT Gelditu! Elkarlaneko kidea Beleixe Irratian (FM 107,3)Gaiarekin nola dago sakandarren termometroa?Pattal xamar. Duela hiru urte nahiko gogor hasi ginen. Orain neke pixka bat ikusten da. Baina martxan jartzeko garaia da. Nafarroan lanak uztailean has daitezke. Sakanara bost urte barrura arte edo ez lirateke iritsiko. Baina honen kontra irmo egiten ez badugu, helduko zaizkigu. Esaten ari dira Sakanan zundaketak aurten eginen dituztela, Nafarroako korridorea eta Euskal Y-a nondik lotuko duten esateko. Horri adi egon beharko dugu, egiten diren edo ez. Bestela, politikoak esaten ari dira Altsasu izanen dela loturarako bidea. Sakandarroi azpiegiturak jartzen zaizkigu.Hiri handietan bizi bazara interesa izan dezakezu. Baina bi hiri handiren artean bizi garen guztiei ez digu ezer ekartzen. Ibarra erdibituta, gastu handi horri aurre egin behar, zarata, abiadura, elektromagnetismoa...Orain esaten ari dira AHT-ren km baten mantenua 200.000 euro balio duela, lehengo 33 milioi pezeta. Sakanan 35 km eginen lituzke. Mantenuari gehitu, lanak eta dena. Zenbat bidaiari behar dira dena ordaintzeko? Gezurra da AHT ez dela defizitarioa. Bitartean, elkarlanak zer?Gu positibo gaude. Kontzientzia eta jarrera geroz eta garbiago dago AHTren kontra. Esaterako maila politikoan. Akaso hauteskundeak direlako. Bestela, Elkarlaneko Sakanako kideak hamabostero biltzen gara Etxarri Aranazko kultur etxean. Herrietan jendeak ezagutzen gaitu eta gurekin harremanetan jar daitezke. Informatzen eta egitasmoaren kontrako jarrera zabaltzen jarraituko dugu.