Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Haize Berriak bandak antolatuta, asteburuan goi mailako bara-tronboi ikastaroa eman dute Altsasun. Euskal Herriko eta inguruko probintzietako 35 bat ikasle izan dira bertan. Luxuzko irakasleak izan dituzte: Gilles Milliere, Parisko Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea; Victor de Andres, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea; eta Marco Bellizzi, Gasteizko bandako bakarlaria. Sakanako bandak antolatutako ikastaroak arrastoa utzi zuen Altsasun. Larunbatean, Haize berriak bandak kontzertua eskaini zuen Gilles Milliere tronboi-bakarlariarekin batera. Iortia kultur gunea leporaino bete zen. Igandean, berriz, tronboi-ikastaroko ikasleak izan ziren protagonista. Entzuleek ederki gozatu zuten Haize Berriak bandaren eta goi mailako irakasle eta ikasleen lanarekin. Sakanako bandak taldekide izan zuten Garazi Garasa eta bere lagun Naiara Goikoetxeari eskaini zizkieten kontzertuak.