Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amaiur dantza taldeak antolatuta, Folk Lore jaialdiak dantzaz, musikaz eta kolorez bustitzen du Nafarroako hiriburua. Ohi bezala, aurten ere bertan izan ziren sakandarrak. Folklore festan parte hartu zuten Irurtzungo Orritz dantza taldeko 50 dantzari txikik, Uharte Arakilgo Galtzorratz dantza taldeko 20 dantzari txikik, Lakuntzako Elai Alai dantza taldeko 50 dantzari txikik eta Lakuntzako akordeoilariek. Sakandarrekin batera, Nafarroako hainbat dantza talde izan ziren. Baita Kataluniako eta Senegalgo dantza taldeak ere. Eguraldia lagun, giro bikaina izan zen larunbatean Iruñean. Igandean agurtu zuten ospakizuna Uharte-Iruñean.