Nafarroako Herri Kirol Jolasak badituzte txapeldunak

Guaixe 2011ko apirilaren 18a

Lau jardunaldi jokatu eta gero, horietako hiru Arbizun, Altsasun eta Etxarri Aranatzen, igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasetako finalak jokatu ziren Berroetan. Kimuen mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte) aritu ziren lanean, tartean talde sakandarrak. Lan ona egin zuten guztiek, eta aipatzekoa da Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolakoak haurren mailako proba konbinatuan txapeldunak izan zirela.Nafarroako Herri Kirol Jolasetako emaitzakProba konbinatuakKimuen maila: 1.Unanu (6:28). 2. Andra Mari (6:43). 3.Basaburua (6:47). 4.Berriozar (6:56).Haurren maila: 1. Andra Mari (8:03). 2.Basaburua (8:27). 3.Berriozar (8:43). 4. Iñigo Aritza (9:30).Kadete maila: 1.Basaburua (18 puntu), 2. Berriozar (16 puntu). 3. Andra Mari (11 puntu). 4. Txantrea (4 puntu)Sokatira txapelketaHaur maila (480 kilo): 1. Berriozar (4 puntu). 2. Andra Mari (3 puntu). 3. Putterri. 4. Basaburua.Kadete maila (540 kilo): 1. Basaburua (17,5 puntu). 2. Berriozar (16,5 puntu). 3. Andra Mari (11 puntu). 4. Txantrea (5 puntu).