Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Hiru Herrin1.David Martin: 32:3062.Migel Angel Lanchas: 38:0164.Kaxi Estarriaga: 38:01119.Santiago Agirre: 40:15261.Aingeru Azazeta: 44:23319.Juan Martinez del Olmo: 45:42350.Xabier Ramirez de Alda: 46:27445.Jose Mari Mercero: 48:33483. Mikel Irañeta: 49:12588.Josu Imaz: 52:10*Oharra: Antolakuntzak ez du korrikalarien jaioterriaren daturik eman, hortaz, gerta daiteke sakandar gehiago aritu izana baina guri pasatzea.Igandean, eguraldia lagun, jokatu zen XXII. Hiru Herri Herri Lasterketa. Kategoria guztiak kontuan hartuta, guztira 900 parte-hartzaile aritu ziren Uharte Iruñean hasi eta despeditu zen 10 km-ko lasterketa herrikoian. Atletismoaren festa ederra izan zen.Sopresa emanez, 37 urteko David Martin gipuzkoarra izan zen garailea (32:30), Jaouad Boualame eta Gabriel Garinen aurretik. Emakumezkoetan Aicha Bani gailendu zitzaien Nerea Abregori eta Ana Casaresi. Korrikalari sakandarrak ere gustura aritu ziren lasterketan eta guztietan azkarrena Migel Angel Lanchas uhartearra izan zen (38:01).