Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoan 41 sakandarrek utzi zuten langabeziaren zerrenda. Baina Arfetik kaleratuko dituztenekin 1.690era iritsiko da Ibarreko 9 udalerritan egin du behera, bostetan berdin mantendu da eta bitan gora egin duMartxo akaberan Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 1.533 sakandar zeuden izena emanda. Otsailean baino 41 pertsona gutxiago. Aurreko lau hilabeteetako goranzko joaera hautsi zuen martxoak eta langabeziak behera egin zuen. Langabe gehienak emakumezkoak izaten jarraitzen dute: 854, %55,7 (aurreko hilean baino 33 gutxiago). Gizonezko langabetuak 679 dira, %44,29 (8 gutxiago). AdinaLangabetu sakandarren erdiak, %50,81 (779) , 25 eta 22 urte artean ditu. Haietatik 425 emakumezkoak dira eta 345 gizonezkoak. 45 urtetik gorakoak dira langabetuen bigarren adin talde handiena, 546, sakandar daude hor, %35,61. Emakumezkoak 326 dira eta gizonezkoak 220. 25 urte baino gutxiago dituzten langabetuak 208 dira, %13,56. Haietatik 105 gizonezkoak dira eta 103 emakumezkoak. SektoreakLan bila dabiltzan sakandarren erdiak, %51,59, zerbitzuetan lan egin nahiko luke. Guztira 791 pertsona. Industrian lan egiteko prest 491 sakandar daude, ibarreko langabetuen %32,02. Eskaera kopuruaren aldetik eraikuntza hirugarrena da. 118 sakandarrek lan nahi egin nahiko lukete eraikuntzan, %7,69. Abeltzaintzak, azkenik, 42 pertsonaren eskaerak jaso ditu, %2,73. Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopurua ere hazi egin da, dozena bat gehiago dago langabezia zerrendetan, 91 (%5,93).HerrialdeaNafarroari dagokionez, martxo akaberan 561 pertsona gutxiago zeuden erregistratuta aurreko hilabetearekin alderatuz gero (%1,22 gutxiago). 45.305 langabe zeuden guztira. Haietatik 23.518 langabe emakumezkoak ziren eta 21.787 gizonezkoak. Jose Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariaren esanetan, datu horiei erreparatuz esan daiteke Nafarroa berriro ere langabeziaren beherakadaren bide positiboan murgildu dela, "Foru Komunitatearentzat udazkena eta urtearen hasiera aldi oso zailak izaten baitira".Langabezia herrikaHerria Langabetuak AldeaArakil 49 -1Irurtzun 169 +11Irañeta 4 -1Uharte Arakil 60 -7Arruazu 8 =Lakuntza 73 =Arbizu 62 =Ergoeina 11 +1Etxarri Aranatz 157 -2Bakaiku 14 -4Iturmendi 15 -2Urdiain 30 =Altsasu 742 -19Olazti 112 -17Ziordia 27 =