Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketan atzeratutako partidak jokatu ziren. Horrela, Arakilgo Zalduari 1-3 irabazi zion Unziti liderrak.Elomendiko futbol txapelketa despedituta, Unziti txapeldunak 48 puntu lortu ditu eta bi puntu atera dizkio Bidezarra liderrari. Zaldua seigarrena sailkatu da oso lan ona egin ondoren (27 puntu), eta Izurdiagako Rajatabla zortzigarrena izan da (24 puntu).Liga bukatuta, Elomendiko Kopari ekinen zaio apirilaren 30ean, larunbatarekin. Zalduak Santa Kruz izanen du aurkari, Lekunberrin, eta Ardoik Rajatabla hartuko du, Zizurren.