Zabaleta eta Ongay bigarren mailako Buruz Burukoan

Guaixe 2011ko apirilaren 19a

Asteartean aurkeztu zuten bigarren mailako Buruz Burukoa. 16 pilotari ariko dira, enpresa bakoitzetik 8, eta ostiraletik aurrera hasiko dira lehian. Ekainaren 11ko finalean erabakiko da nor den garailea. Eskailera sistema erabiliko da, hortaz, kanporaketa guztiak baztertzaileak izango dira. Nobedade moduan sakea lau t´erditik egin beharko da.Aspeko zortzikotean bi sakandar daude, Etxarrengo Jose Javier Zabaleta atzelaria eta Satrustegiko Alberto Ongay aurrelaria. Astelehenean, hilaren 25ean, Jose Javier Zabaletak Mikel Olaetxea izango du aurkari Eibarko Astelenan. Garaileak Iñigo Leiza izango du aurkari final zortzirenetan, eta irabazleak Alberto Ongay izanen du zain.