Zago eta Kortazar nagusi Berako maratoi erdian

Guaixe 2011ko apirilaren 19a

Sakandarrak Beran1.Didier Zago: 1:38:1118.Angel Arrieta: 1:52:5119. Jon Arrieta: 1:52:5220.Jose Luis Beraza: 1:53:1492.Fermin Gabirondo: 2:06:26109.Iñaki Lopez: 2:07:47132.Jose Javier Maiza: 2:09:53137.Alberto Razkin: 2:10:06138.Igor Jaka: 2:10:06154.Patxi Albeniz: 2:11:53174.Aritz Munarri: 2:14:46219.Jose Ignazio Lazkoz: 2:18:31233.Egoitz Aldaz: 2:19:33238.Fernando Igoa: 2:19:47337.David Oroz: 2:30:16339.Patxi Rubio: 2:30:30380.Gorka Acebes: 2:37:14384.Migel Ocaña: 2:38:49402.Jone Pelaez: 2:41:27451.Eneko Lakuntza: 2:54:50459.Javier Bados: 2:58:58*Oharra: Antolakuntzak ez du korrikalarien jaioterriaren daturik eman, hortaz, gerta daiteke sakandar gehiago aritu izana baina guri pasatzea.Asteburuan abiatu zen Nafarroako Mendi Lasterketen Kopa, igandean Manttale taldeak antolatutako Berako maratoi erdiarekin (21 km). Eguraldia lagun, goizeko 9:30ean 548 korrikalarik hartu zuten irteera Beran, eta Larun eta beste mendi ikusgarria gainditu eta gero, horietatik 484 iritsi ziren helmugara. Didier Zagok sekulako erakustaldia eman zuen eta lehena heldu zen helmugara, hirugarrenaz, bere errekor propioa eta probakoa apurtuz (1:38:11). Emakumezkoetan Oihana Kortazarrek ez zuen areriorik izan eta iaz galdutako txapela berreskuratu zuen (2:04:33). Sakandar asko lehiatu ziren proban, eta azkarrena Angel Arrieta uhartearra izan zen, helmugan 18.a izan zena (1:52:51).Aralar Mendi, Nafarroako klub onenaBerako maratoi erdia Nafarroako Mendi Lasterketen Kopako lehendabiziko lasterketa izateaz gain, Kluben Arteko Nafarroako Txapelketa erabaki zen bertan. Klub onena, sekulako erakustaldia eman eta gero, Uharte Arakilgo Aralar Mendi izan zen. Izan ere, Aralar Mendiko Angel Arrieta 18.a izan zen, Jon Arrieta 19.a, eta Jose Luis Beraza 20.a. Hortaz, merezitako txapelduna izan zen Aralar Mendi Kluba. Zorionak.HurrengoakAurten 7 mendi lasterketak puntuatuko dute Nafarroako Mendi Lasterketen Kopan. Hurrengo proba maiatzaren 29an jokatuko da, San Cristobal-Ezkaba II. Traila. Horretaz gain, Sakanan antolatu diren lauk puntuatuko dute: ekainaren 19an jokatuko den VII. Lakuntza-Aralar lasterketak, irailaren 18ko III. Uharte Arakil-Beriain Kilometro Bertikalak, irailaren 24ko IV. Olatzagutia-Urbasa lasterketak, eta urriaren 2ko XXXV. Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorriak. Eta ekainaren 26an Izaban antolatuko den VII. Camille Extrema probak baita. Kasu honetan, proba hau Nafarroako Banakako Txapelketa izango da, aldi berean. Nafarroako Kopaz gain, beste hamaika mendi lasterketa proba daude jokoan. Esaterako, apirilaren 30ean Arratzu-Urdaibai eta Untzueta Igoera daude jokoan, eta maiatzaren 1ean Mendaroko Mendi Lasterketa.