Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda Txirrindularitza Klubak antolatuta, XXIV. Burunda Txirrindularitza Taldea Trofeoa izanen dute jokoan kadeteek apirilaren 30ean, larunbatarekin, 16:30etik aurrera. 49 km-ko proba izanen da. Altsasutik aterata, Olazti eta Ziordiraino helduko dira txirrindulariak, Ziordian buelta hartu eta Olaztitik Altamirara igoz, bertatik Altsasura jaisteko. Etxarri Aranatzeraino helduko dira txirrindulariak, eta bertan buelta hartu eta gero, Altsasura abiatuko dira, Altsasuko udaletxe parean dagoen helmugaraino. Bestalde, kadeteek maiatzaren 1ean V. Caparroso Hiribildua Trofeoa izanen dute jokoan, 10:30ean hasita (53 km).Juniorrak IrurtzunenJunior mailakoak Irurtzun-Goldaratz Gazte Mailako Lacturale Trofeoan ariko dira maiatzaren 1ean, igandearekin, 10:30etik hasita. 69 km-ko proba izanen da, Lekunberri eta Larraunen murgilduko dena. Afizionatuei dagokienez, apirilaren 28tik 30era bitartean 23 urtez azpiko txirrindulariek Arabako Hiru Egunak challengea izanen dute jokoan. Bestalde, apirilaren 30ean Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira Lazkaon, 9:45ean hasita (132 km). 23 urtez azpikoak eta eliteak ariko dira. Eta, bukatzeko, Legazpik LXXVIII. Santikutz Klasikoa hartuko du maiatzaren 1ean, 9:30ean, Espainiako Koparako baliagarria den proba (160 km).Profesionalak lanpetutaMakina bat lasterketa jokatuko dira hurrengo egunotan. Asteazkenean, gaur, Ardenetako bigarren klasikoa jokatuko da, Fleche Wallonne, eta apirilaren 24an, igandean, hirugarren klasikoa, Liege-Bastogne-Liege. Euskaltel taldeko Gorka Verdugo eta Egoi Martinez etxarriarrak bertan ariko direla aurreikusten da. Bestalde, larunbatean, apirilaren 23an, Laudioko Sari Nagusia dago jokoan. Tartean Rural Kutxa talde profesional kontinentala eta Orbea talde kontinentala ariko dira lehian, eta azken orduko aldaketarik ez badago Movistar Team taldeko Imanol Erbitiren parte hartzea aurreikusten da. Baita Euskalteleko Jorge Azanzarena ere. Apirilaren 24an, igandean, Errioxako Itzulia jokatuko da, eta tartean Jorge Azanza eta Orbeako Xabier Zabalo ariko dira. Eta, bukatzeko, apirilaren 26tik maiatzaren 1era arte Romandiako Tourra jokatuko da. Asteazkenean Fleche Wallonne Ardenetako bigarren klasikoa jokatuko da, eta apirilaren 24an, igandean, hirugarrena, Liege-Bastogne-Liege. Bestalde, larunbatean, hilaren 23an, Laudioko Sari Nagusia jokatuko da.