Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean Altsasuko jubilatu elkarteak Nafarroako ipar mendebaldeko adinduen mahai jokoen III. txapelketako finalak hartu zituen. Apirilean hasi zen txapelketa. Sakanari dagokionez, neurketak Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Urdiainen, Altsasun, Olatzagutian eta Ziordian jokatu ziren. Sarituak32 muslari bikoteen artean finalera Ventura eta Teodoro altsasuarrak eta Felix Lazkoz eta Jose Antonio Martinez irurtzundarrak iritsi ziren. Lehenek jantzi zuten txapela. Briskan 16 bikote neurtu ziren eta Arbizura eraman zuten saria Mª Luisa Arañak eta Begoña Berastegik, finalean Reyes Palacios eta Avelina Fernandezi irabazi ondoren. Tutean 8 biko neurtu ziren. Finalean Teodoro Perkaz eta Josetxo Perkaz ziordiarrek Pedro Notario eta Marisa Ruiperez altsasuarrei irabazi zieten. Partxis finala irurtzundarren arteko neurketa izan zen. Josefa Santesteban eta Soledad Zubiriak Ines Salaberriri eta Ramona Francori irabazi zieten. 8 biko lehiatu ziren.