Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, 20:00etan, herri guztietan elkarretaratzeak deitu dira Bilduren baliogabetzea salatzeko. EAk, Alternatibak eta independenteek osatutako koalizioa udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko baliogabetu egin berri du Espainiako Auzitegi Gorenak. Bilduk Konstituzionalean helegitea jarri du eta epaitegiak ostiralerako erantzuna eman beharko dio. Bilduk Sakanan aurkeztutako 11 zerrendez gain, ezker abertzaleari lotutako Lakuntzako eta Arbizuko hautagaitzak baliogabetu ditu epaitegi espainiarrak, baita Lizarragabengoako Kontzejurako hautagaitza ere. Horretaz gain, Nafarroako Parlamenturako Bilduk aurkeztu duen zerrenda ere baliogabetu du Gorenak. Maiorga Ramirez buru duen zerrendan Oihana Lopez Goñi (10.), Maria Camila Iroz Arraiza (16.) eta Maria Luisa Mariñelarena (28.) sakandarrak daude.