Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"ARTIST FOR JAPAN"arte enkante benefiko bat da; Iruñeako Orizuru Gallery-n (San Gregorio 26-Iruñea) maiatzaren 15ean 13:00etan eta 16an 19:00etan ospatuko dena . Galerian bertan, maiatzak 15ean 11tatik 13tara eta maiatzak 16an 11tatik 13:30era arte, ikusgai izango dira dohaintzan dauden 50 lan baino gehiago.Martxoak 11n Japonen izandako lurrikarek, hondamendi ikaragarria eragin zuten bertan. Hori dela eta, Orizuru Gallery-k antolatu du honako "Arte Subasta Benefiko" hau, Diario Noticias eta Gurutze Gorriaren kolaborazioarekin; eta nola ez, dohaintzan eman dituzten artisten laguntzarekin.Arte lan hauen dohaintza honetan 32 artistek parte hartu dute. Bertan, Iruñea eta Yamaguchi arteko 30. senidetza urteurrenean parte hartu zuten 12 artista daude; beraien artean, Etxarri Aranazko gure Alvaro Mundiñano eta ni neu, Itziar Nazabal, ere gaude.Esan dezaket, arte enkante honen ideia orain dela hilabete exkax bat suertatu zela, Yamaguchi Senidetzaren azkeneko erakusketaren prentsa aurkezpenaren ondoren, kafe bat hartzen ari ginen bitartean. Zehazki, han genbiltzan artista guztiok, Keikori, gure lagun galerista eta artistari japoniarrari, bere familia guztia ea nola zegoen galdetu genion. Eta denon tristezia eta kezkaren artean, suertatu zen enkantea antolatzearen ideia; parte hartzen dugun artistok dohaintzan emanen ditugu formatu erdi-txikiko 1 edo 2 lan. Lan hauek prezio irteera berezi eta baxuan irtengo dira enkantera, ea honela ahal den diru-laguntza gehien lortzen dugun... Honela, enkantean lortzen dugun diru guztia, Gurutze Gorria burutzen ari den Japoneko Proiektuetara zuzenduko da.Bukatzeko, batetik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztet eta bestetik, eskerrak eman nahiko nizkieke ideia polit hau aurrera ateratzeko laguntzen ari den jende guztiari, enkantera hurbilduko direnei eta nola ez, nire lagun paregabeari (ez zuena bi alditan ere pentsatu, bere laguntza eskatzera jo nuenean), Uxue Larrazari, nor izango da, enkante honen aurkezlea eta zuzentzaile paregabea. Benetan! Eskerrik asko denoi!!!!