Rural Kutxa talde kontinental profesionalaren lehendabiziko garaipena

Guaixe 2011ko maiatzaren 2a

Burunda Txirrindularitza Taldetik sortu zen Rural Kutxa talde kontinental profesionalak historia egin zuen larunbatean, Asturiasko Vueltako hirugarren etapa irabazi baitzuen aipatu taldeko Javier Morenok, Acebo gaineko helmugara bakarrik heldu eta gero. Horretaz gain, sailkapen orokorrean lider jarri zen. Larunbatekoa 5 portuko etapa gogorra izan zen, eta Rural Kutxak sekulako garaipena lortu zuen. Garaipen horrek sekulako konfiantza eman dio taldeari, Espainiako Vueltan aritu ahal izateko gonbidapenaren zain baitaude.Gaur despedituko da Asturiasko Vuelta, Narancoko igoera gogorrarekin. Sailkapen orokorrean Rural Kutxako Javier Morenok jarraitzen du lider, Miche taldeko Tino Zaballari 13 segundo aterata eta Barbot taldeko Sergio Sousari 36 segundo aterata. Movistar taldeko Hiriberriko Imanol Erbiti 31.a da, 14:07ra, Euskaltel taldeko Pablo Urtasun urdiaindarra 64.a, 34:54ra, eta Orbea taldeko Xabier Zabalop olaztiarra 79.a, 47:13ra.Beraz, Narancoko igoerak erabakiko du Asturiasko Itzulia. Eta Rural Kutxa talde kontinental profesionalak historia egiten jarraitzen duen eta Asturiasko Itzulia irabazten duen.