Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo despeditu zen Romandiako Tourra. Ihesaldiz betetako etapa izan zen azkenekoa, eta azkenean sprinterren taldeek etapa kontrolatu eta sprintean erabaki zen etapa. Sky taldeko Ben Swift izan zen azkarrena, Vigano eta Freireren aurretik.Aldiz, sailkapen orokorrean BMC taldeko Cadel Evansek irabazi du Romandiako Tourra, Tony Martini 18 segundo eta Vinokourovi 19 segundo aterata. Euskalteleko Gorka Verdugo etxarriarrak sekulako lana egin du eta sailkapen orokorrean 17.a sailkatu da, 1:20ra. Sailkapenean bosgarrena izatera ere heldu zen etxarriarra, eta larunbateko erlojupekoan motor baten kontra talka egin zuen. Haren taldekide Egoi Martinez etxarriarra 79.a sailkatu zen, 11:48ra.