Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Santikutz Klasiko ezaguna jokatu zen Legazpin, Espainiako Koparako baliagarria den azkenaurreko proba. Tarragona taldeko Eduard Pradesek nagusitasun osoz irabazi zuena. Rural Kuxako Jonathan Pediguero laugarrena izan zen, 32 segundora, eta talde bereko Fran Moreno bosgarrena, 39 segundora. Horri esker, Espainiako Kopako sailkapen orokorrean Fran Moreno da liderra. Puntu bat ateratzen dio Cueva Soplaoko Ezquerrari eta bost Eduard Pradesi. Espainiako Kopako azken proba, Kantabriako Rodriguez Iguanzo Memoriala, igandean jokatuko da, eta Rural Kutxak Kopa altxatzeko lan handia egin beharko du. Bestalde, Rural Kutxako Antton Ibargurenek 23 urtez azpiko txapela lortu zuen Lazkaon jokatutako Gipuzkoako Txapelketetan.