Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasu eta Iturmendi jai giroan murgilduko dira asteburuan. Burundako bi herrietan festak musikaz bustita datoz. Gaur lehertuko da festa Altsasuko Alde Zaharreko festetan. Ohi bezala, Gazte Asanbladak ekarpena eginen du: 23:00etatik aurrera Sermod´s eta Xasta taldeak Altsasuko Gaztetxeko oholtza gainera igoko dira. Elorrioko taldeak punk-rock gogorra ekarriko du. Gasteiztarrek, berriz, metal ikutuko punk kontzertua eskainiko dute. 23:00etatik aurrera festa lehertuko da Altsasuko Gaztetxean.Iturmendiko San Migel festak berotzeko, kontzertuak izanen dira gaur, 23:30ean. Last Prophecy, Skasti eta Nafarroa 1512 taldeek joko dute. Last Prophecy lanera itzuli da bost urteko atsedenaren ondoren. Beraz, zenbait haiek entzuteko gogotan izanen dira. Skasti berriki saritu dute Arabako maketa lehiaketan. Erakustaldia eginen du Iturmendin. Azkenik, ez du aurkezpenik behar Nafarroa 1512 taldeak. Arbizuarrekin giroa ziurtatua dago.