Irristalariek prakak bete lan

Guaixe 2011ko maiatzaren 3a

Larunbatean Txantrea irristaketa Trofeoa jokatu zen Iruñean. Kategoria guztietako irristalariek hartu zuten parte, eta Sakanako hiruk klubetako ordezkariek - Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber - bi trofeo ekarri zituzten gurera: Altsasu taldeko Ander Villalobos bigarrena izan zen mini mailan, eta Aitziber klubeko Gaizka Ocaña hirugarrena sailkatu zen gazte mailan.Horretaz gain, Kimuen Kopako finala jokatu zen, ekainaren 25ean eta 26an Coruñan jokatuko diren Espainiako Txapelketarako sailkagarria zena. Lehendabiziko zortziak sailkatzen ziren, eta Sakanako hiru klubetako ordezkariei dagokienez, aritu ziren 10 kimuetatik 5 sailkatu ziren, primerako lana egin eta gero. Eta aipatzekoa da Iruñeko Amaya taldean dabilen Unai Baztan altsasuarrak brontzezko domina jaso zuela 1.500 metroko kimuen mailako proban.Bestalde, maiatzaren 7an eta 8an Nafarroako Kirol Jolasen Pista Irristaketa Txapelketako finalak jokatuko dira ondoko mailatan: haurren mailan, gazteen mailan, junior mailan eta senior mailan. Proba bakoitzeko lehendabiziko zortziek Espainiako Kopan aritzeko txartela lortuko dute.