Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa antolatu du hainbat talde eta entitateren laguntzarekin: Olaztiko pala arduradunak, Irurtzungo Itxondo elkartea, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea eta Olatzagutia eta Etxarri Aranazko Udalak. Aurtengoa txapelketaren laugarren edizioa izango da. Txapelketa asteburu honetan abiatuko da. Txapelketa herrikoia da eta helburu nagusia emakumeen kirola bulkatzea da. Txapelketa bi mailatan jokatuko da: lehen maila (A eta B multzoak) eta bigarren maila. Ostiraletan eta asteburutan jokatuko dira partidak, Olaztiko eta Etxarri Aranazko pilotalekuetan. Hasieran maila bakoitzean ligaxka jokatuko da, bost jardunaldietan barna. Partidak 22 tantora jokatuko dira, eta ligaxka puntu berdinez bukatuz gero, bikote bakoitzaren aldeko eta aurkako tantoak kontuan izango dira. Finalerdiak eta finala ekainaren 10ean, 11n eta 12an jokatuko dira. www.sakana-mank.comEmaitzak astero Mankomunitateko web orrian. Lehen jardunaldia-Maiatzaren 7an, Olaztin1.maila A15:00etan: Yolanda-Uxua / Nerea-Amaia 15:30ean: Beronika-Leticia / Lohitzune-GaraziZehaztu gabeko orduan: Aristorena-Aristorena / Maria-Noemi2. maila16:00etan: Oihana-Garbiñe / Izaskun-Mirentxu16:30ean: Jone-Espe / Maider-LeoIdoia-Izaskun (atsedena)-Maiatzaren 7an, Etxarri Aranatzen1.maila BZehaztu gabeko orduan: Edurne-Ana / Lierni-Elena15:00etan: Eunate-Eider / Ainhoa-Txaro15:30ean: Rakel-Bea / Mireia-Elena