Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Herri Kirol Federazioak azaldu duenez, aurten ez da Emakumezkoen Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketa jokatuko, soilik bi taldek eman dutelako izena. Aldiz, gizonezkoek bi txapelketa jokatuko dituzte: Gizonezkoen Nafarroako Goma Gaineko Lauko 320 kiloko txapelketa eta 300 kilokoa. Horretaz gain, kadete mailakoen txapelketan (290 kilo) talde mistoak ariko dira. Aipatu txapelketetan ez da Sakanako talderik ariko.