Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak eta ibarreko 11 udalek langabetuak kontratatzeko diru-laguntza jasoko dute, 223.592,04 euro zehazki. Laguntza Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen die eta haren bidez udal eraikinen, berdeguneen eta kaleen mantenu eta garbiketa lanak egitera bideratuko dira. Eraikuntza lanak eta udal eraikinen zaintza lanak ere badaude onartutako egitasmoen artean. Guztira Sakanako erakundeen 16 egitasmo aurkeztu dituzte.HerriaLanaDiru-laguntzaSakanaUr tratamenduko zentroan ezohiko lanak 5.890,64SakanaTurismo bulegoak8.143SakanaKultur arteko bitartekaritza zerbitzua4.705,40Irurtzun Kirol azpiegituren, kaleen eta berdeguneen mantenua42.250IrañetaBerdeguneen mantenua8.927,76Uharte Arakil Berdeguneen mantenua 16.285,72Arruazu Berdeguneen mantenua 5.922,08LakuntzaIgerilekuko harrera, garbiketa eta sorosleak22.533,04ArbizuUdal eraikinen mantenua eta garbiketa. Kale garbiketa13.831,50ArbizuLiburutegia martxan jartzeko laguntza11.968,50Ergoiena Udal eta kontzeju eraikinen eta kaleen garbiketa 12.018,08BakaikuToki publikoak txukundu eta garbitzea 17.135,20Iturmendi Udal egoitzen garbiketa eta mantenua10.023,70Urdiain Frontoi ingurua, San Martinkalde eta Labaderoa egokitzea20.386,44AltsasuMusika eskola eta gazteguneko atezaintza, mantenu eta garbiketa 13.377,76ZiordiaUdal eraikinak mantendu eta baso lanak egin10.193,22Guztira 223.592,04