Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatz, Altsasu eta Irurtzungo Udalen hizkuntza politika hobetu beharra dago"Herritarrengan duten eragina handia delako", udaletan garatzen diren hizkuntza-politikak neurtu ditu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Pasa den urtean 116 udaletan euskarak duen tratamendua aztertu zuen Kontseiluak.Datuen aurkezpenean Maite Indak, Udaletako Hizkuntza-Politikaren Neurketaren arduradunak, esan zuenez, "Nafarroan soilik 4 herri ari dira hizkuntza-politika egokiak garatzen". Horien artean ez daude ez Irurtzun,ez Etxarri Aranatz ezta Altsasu ere. Indak azaldu duenez, euskararen normalizazioa bideratzeko hizkuntza-politika egokia 7tik gorako notak definitzen du: "horrek euskara lehenesten dela adierazten du eta minorizatua den hizkuntza normalizatzeko diskriminazio positiboa beharrezkoa delako".Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak, neurketaren ondorio garbia atera du: "Aurten 25 urte eginen dituen Vascuencearen legea bera da euskara normalizatu nahi duten udalen oztopo nagusia". Lege hori errotik aldatzeko eskaera egin zuen Bilbaok eta nabarmendu duenez, "euskara ezagutzen duen herritarrak berau erabiltzeko eskubidea duen bezalaxe, ezagutzen ez duenak berau ikasteko eskubidea ere badu". 2011koa egoera aldatzeko legegintzaldia izatera deitzen zituen alderdi politikoak.SakanaEtxarri Aranazko Udalaren hizkuntza politikak 3 dezimagatik ez du gainditu. 6,76ko nota eman dio Kontseiluak, hau da, ez nahiko. Nota bera atera du Altsasuko Udalak hizkuntza politikan, 5,02 kalifikazioarekin, 2006ko neurketako nota bera. Irurtzungo Udalaren hizkuntza politika eskasa dela dio Kontseiluaren neurketak. 4,14 notarekin, gainontzeko udalen moduan euskararen arloan hobetzeko badutela nabarmendu du ikerketak.RankingakHerriaEH (116) Nafarroa (23)Etxarri Aranatz45. 6.Altsasu 63. 8.Irurtzun 74. 11.