Euskal eskola publikoaren aldeko festa Etxarrin

Guaixe 2011ko maiatzaren 6a

Euskal Eskola Publiko Berria sortzeko lanean ari dira ibarreko ikastetxe eta Guraso Elkarteak. Lan hori erakusteko asmoz antolatu dute biharko ospakizuna.Etxarri Aranazko San Donato eskola publikoko guraso elkarteko Juana Jakak esan zigunez, "egungo eskola eredua eraldatzeko bokazioa dugu, kolorezko eskolak nahi ditugu, bertan guraso, irakasle eta ikasleak elkarlanean amesten dugun eskola eredua egi bihur dadin". Aldi berean, herrietan eskolak egotearen aldeko aldarrikapena egin zuen Jakak: "estamentuen arteko elkarlana bultzatzen dutenak, herrietako egunerokotasunean murgilduta daudenak, herria eta eskolaren arteko ekimenak bultzatzen dituztenak, ateak herriari zabaltzen dizkiotenak". Eskola eredu horren alde lanean ari dira. Bestalde, Euskal Curriculuma ikasgeletara eramanez herriaren berezko ezaugarriak sustatuz. Haiekin bat egin eta festan parte hartzeko gonbitea egin dute.EgitarauaMaiatzak 7, larunbata10:00etan Pilota partidak, Sortzen Txapelketaren final aurrekoak.10:30ean Erakusketak eta tailerrak.11:00etan Herri Kirolak eta jolasak.12:00etan Hamaiketakoa* eta karaokea.12:15ean Trikitilariak eta kalejira Txintxarrirekin.13:00etan Popi eta Zaratrako pailazoak.*Plazako tabernetan pintxoak doan; edaria nork berea.