Bildu hauteskundeetan izanen da

Guaixe 2011ko maiatzaren 6a

Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak bart hartu du erabakia. Beraz, aintzat hartu du Bildu koalizioaren babes helegitea, eta hau maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan izanen da. Igandean Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen Bilduren 254 hauteskunde zerrendak, Batasunak zuzendu eta kontrolatu zituelakoan, baina Konstituzionalak atzera bota du Gorenaren erabakia. EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen duten koalizioa hauteskundeetan izanen da.Gauerdi aldera jakin zen berria eta makina bat sakandarrek pozez hartu zuten berria. Etxajuren bat lehertu zen edo xanpaina edanez berria ospatu zuenik izan zen. Konstituzionalak hartutako erabakiaren ondorioa da Sakanan aurkeztu diren zerrenda guztiak hauteskunde lehian ariko direla. Salbuespen bakarrak Lakuntzako eta Arbizuko Bilduren zerrendak dira. Bi herri horietan erretiratu egin zituzten zerrendak eta, beraz, egun kargua dauden udalbatzak udazkenera arte lanean jarraitu beharko dute. Bai Lakuntzan, bai Lakuntzan zerrenda independenteak aurkeztu ziren, baita Lizarragabengoko Kontzejurako hautagaitza ere ez dira hauteskundeetan izanen, ez baitzuten Konstitutzionalean helegiterik aurkeztu.  OndorioakBakaikun zerrenda bakarra aurkeztu da, Bildurena. Beraz, Ion Tabar Cayuela izanen da hurrengo alkatea. Irañetan eta Arruazun ere zerrenda bana aurkeztu da. Bi herriek 101 eta 250 biztanle artean dituztenez zerrendako bost pertsonari eman diezaiekete botoa alkatea aukeratzeko.Gainontzeko udaletan ordezkaritza lortzeko lehia egonen da. Hautagaitza gehien dituen herria Altsasu da, 6rekin: Bildu, IU-EB, NaBai, PSN, PP eta UPN. Irurtzunen lau zerrenda neurtuko dira: Bildu, NaBai, PP eta UPNEtxarri Aranatzen, hiru, Bildu, NaBai, PP.Olatzagutian, hiru: Bildu, PSN eta PP. Bina zerrenda: Arakilen: Bildu eta Independenteak.Uharte Arakilen, Bildu eta PP. Ergoienan, bi zerrenda independenteUrdiainen, Bildu eta Independenteak. Ziordian, Bildu eta NaBai. Bestalde, Iturmendin ez da zerrendarik aurkeztu. Beraz, udazkenean udal hauteskunde deialdia izanen da Burundako herrian. Duela lau urte epaitegiek zerrendak baliogabetu egin zituen eta azkenean kudeaketa batzordea sortu zen.KontzejuakArakilgo lau herritan ez da kontzejurako zerrendarik aurkeztu: Etxeberrin, Etxarrenen, Zuhatzun eta Hiriberrin. Udazkenean haiek osatzeko deialdi berria eginen da. Ibarreko gainontzeko kontzejuetan zerrendak aurkeztu dira. Horiek 39 sakandarrek osatzen dute. Haietatik 34 (%87,17) gizonezkoak dira. Kontzejuetako zerrendetan agertzen diren emakumezkoak, berriz, 5 (%12,82) besterik ez dira.