Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Foruzaingoak 1.232 gramo haxix eta 16 landare marihuana atzeman ditu, baita droga trafikoarekin lotutako tresneria ereNafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, apirilaren 14an Altsasuko foruzainek lau gizon atxilotu zituzten eta osasun publikoaren kontrako delitua egotzi zieten. Haietako bat 25 urteko sakandarra da. Antza, atxilotutakoen gaineko susmoa aspaldikoa zuen Foruzaingoak. Dirudienez, atxilotuetako bi gizon Iruñera eramaten zuten haxixa eta marihuana eta beste biak, iruindarrak, zaindu eta saltzeaz arduratzen ziren.