Etxarriarren soinu banda

Guaixe 2011ko maiatzaren 8a

Izenez, Karrikestu kalea estua da, baina larunbatean Etxarriko ordezkaritza zabalak lekua egin zuen bertan. Herriko kultura, kirol eta gizarte eragile andana elkartu zen Herri zapalduan lipduba grabatzeko. Herriko musikari talde batek Kataluniako Titot abeslariaren kantua moldatu eta euskaratu zuten. Etxarriko bertsioa Mikel Mundiñano, Maider Ansa, Fran Urias, Lur Larraza eta Poxek grabatu zuten.150 bat herritarrek parte hartu zuten lip dubean. Abestiaren sortzailea ere bertan izan zen. Etxarriko Karrikestu kaletik eta elkartetik herri askeen aldeko oihua egin zuten.Dagoeneko ikusgai dago Youtube-n Gora herri askeak lipdub izenarekin.