Espainiako Kopa Rural Kutxarendako

Guaixe 2011ko maiatzaren 9a

Afizionatuen mailako Rural Kutxa talde sakandarrak denboraldiko helburuetako bat lortu du: Espainiako afizionatuen Kopa irabaztea. Igandean jokatu zen Kopako puntuagarria zen azken proba, Kantabriako Torrelavegako Rodriguez Inguanzao Memoriala. Ihesaldian zihoazen bost txirrindulari izan ziren helmugan lehenak, eta Andalucia taldeko Andres Vigil izan zen azkarrena, Rural Kutxako Jesus del Pino hirugarren sailkatu zen bitartean. Rural Kutxako Fran Moreno 12.a izan zen, 52 segundora, bere arerio Ezquerra eta Pradesen denbora berean. Horrela, Espainiako Kopako txapeldun dugu Fran Moreno. Lau puntu eskasera sailkatu da Cueva El Soplao taldeko Jesus Ezquerra eta bost puntura Tarragona taldeko Eduard Prades.Bestalde, atzo Urrakiko Igoera jokatu zen, Euskaldun Trofeorako baliagarria. Bidelan taldeko Ugaitz Artola gailendu zen hiru txirrindularik jokatutako sprintean. Rural Kutxako Paul Kneppers bigarrena zian zen, denbora berean.Errusiarren Bidasoako Itzulian Gomez laugarrenaLarunbatean despeditu zen Bidasoako Itzulia. Lokomotiv talde errusiarra izan da jaun eta jabe, eta talde horretako Evgeny Shalunov izan da garailea, beraien taldekide Belykh eta Sveshnikoven aurretik. Rural Kutxako Yelko Gomez laugarrena izan zen, 28 segundora. Gomezek bigarren etapa irabazi zuen.