Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean abiatu zen Italiako Giroa, taldekako erlojupekoarekin. HTC taldea izan zen azkarrena, eta Jorge Azanza altsasuarraren Euskaltel-Euskadi minutu bat eta 13 segundora sartu zen. Eta atzoko etapan sprinterrak izan ziren nagusi. Alessandro Petacchi (Lampre) nagusitu zitzaion Mark Cavendishi (Columbia). Petacchik ukondoak sartu eta nabarmen egin ziola kalte protestatu zuen Cavendishek, baina lehenengoarendako izan zen etapa. Aldiz, hobariei esker Cavendishek jantzi zuen liderraren maglia arrosa. Sailkapen orokorrean 153.a da Jorge Azanza, 1:25era.Gaur Reggio Emilian hasi eta Rapallon despedituko da etapa. Soilik hirugarren mailako Passo del Bocco mendatea dute aurrez-aurre txirrindulariek, helmugarako 8 km-ren faltan. Hortaz, ihesaldietarako edo sprinterrendako etapa aproposa da.Madrilgo ItzuliaMovistar Team taldeko Rui Costa portugaldarrak irabazi du Madrilgo Itzulia, etapa nagusian bigarrena iritsi eta gero. Rural Kutxa talde profesional kontinentaleko Javier Moreno izan da bigarrena, 5 segundora. Movistar Team taldeko Hiriberriko Imanol Erbiti 43.a sailkatu da, 4:26ra, eta Orbean dabilen Xabier Zabalo olaztiarra 63.a, 6:31ra.