Oinarrizko bizi euskarriaren inguruko ikastaroa

Guaixe 2011ko maiatzaren 10a

Sakanako Mankomunitateak oinarrizko bizi euskarriaren inguruko ikastaroa antolatu du. Helburua da, bizitza arriskuan dagoen egoerak gertatzen direnean - krisi epileptikoa, bihotzekoa, itotzeak¬... - hartu beharreko neurriak ikastea. "Ez da lehen sorospenen ikastaroa, bizitza arriskuan dagoenean hartu beharrezko pausuak zehaztea baino. Iaz irakasleendako antolatu genuen eta sekulako arrakasta izan zuen. Aurten atzera ere antolatu dugu, eta oraindik 30 pertsonendako tokia dagoenez, ikastaroa zabaldu eta edonork har dezake parte" adierazi du Mankomunitateko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak. Hortaz, Sakanako ikastetxeetako irakasleei, hezkuntza proiektuan parte hartzen duten guztiei eta interesatuak dauden guztiei dago zabalik.Maiatzaren 18an izanen da ikastaroa, asteazkenean, Sakanako Mankomunitateko egoitzan, Lakuntzan, 16:00etatik 20:00etara. Teoria eta praktika landuko dituzte. Irakasleak Alfredo Echarri, Merche Marraco eta Jose Luis Gomez de Segura izango dira. Izena emateko Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin behar da (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com posta).