Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Izarraizko mendi lasterketa jokatu zen Azkoitian, 21 km eta 2.880 metroko desnibeleko proba. Oier Ariznabarreta izan zen txapelduna (1:52:36). Arrieta anaiek lan bikaina egin zuten. Angel hirugarrena sailkatu zen (1:58:28), eta Jon, aldiz, bosgarrena (1:59:03). Damian Andueza urdiaindarra 39.a heldu zen helmugara (2:18:58).Egun berean, Oñatin, Aloña igoera izan zen jokoan (15,5 km). Walter Becerra nagusitu zen (1:14:51). Makina bat sakandar aritu ziren. Jose Antonio Salgado altsasuarra 100.a izan zen (1:39:14), Sergio Goñi olaztiarra 154.a (1:47:27), Gorka Acebes olaztiarra 156.a (1:47:25), Jon Garasa olaztiarra 189.a (1:54:18), Josean Marquez olaztiarra 224.a (2:01:38), eta Gorka Acebes olaztiarra 226.a (2:02:07).Igandean 21 km-ko Erlaitz-Aiako Harria mendi lasterketa jokatuko da Irunen.