Eskola publikoaren alde bustita

Guaixe 2011ko maiatzaren 10a

Sakanan ere euskal eskola publiko berriaren alde egiten dela erakusteko ospakizuna izan zen larunbatean Etxarri Aranatzen. Kalera atera nahi izan zuten ospakizuna ibarreko ikastetxe eta Guraso Elkarteek.Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, baina aurre eginez Etxarrira bildu ziren sakandarrak udaletxeko estalopean eta frontoian banatu ziren. Azken horretan Sortzen-Ikasbatuaz pilota txapelketako final-aurreko partidekin gozatzeko aukera izan zuten. Estalopean, berriz, ibarreko ikastetxe bakoitzak antolatutako tailerrak zeuden. Txoko bakoitzean trebetasun bat lantzeko aukera eskaini zuten. IruñeraSortzen-Ikasbatuaz-ek igandean Iruñeko Takonera eta Antoniutti parkeetan ospatuko den euskal eskola publikoaren aldeko festan parte hartzera deitu du. Aurten eremu ez euskalduneko herritarrak omenduko dituzte.