Emozioak pil-pilean Ikastetxe arteko VII. Herri Kirol Topaketan

Guaixe 2011ko maiatzaren 11

Sakanako Mankomunitateak antolatuta, Sakanako Ikastetxe Arteko VII. Herri Kirol Topaketan bildu dira gaur Sakanako ikastetxeetako ikasleak. Ekitaldia gainezka zegoen Altsasuko Burunda pilotalekuan Burutu da, goizeko 10:00etatik aurrera. Guztira Sakanako ikastetxeetan 6. mailan dabiltzan 248 ikasle aritu dira, eta 18 ikasle hurbildu dira, antolaketan laguntzera. Lehenik eta behin Kañamares anaiek trontza eta aizkora erakustaldia eginen dute, eta ondoren ikasleen arteko herri kirol proba konbinatuaren txanda heldu da. Taldeak osatzeko orduan ikastetxe ezberdinetako ikasleak nahasi dituzte, euren arteko harremana bulkatzeko, eta, horrela, konbinada probei ekin diete. Txingak, zaku lasterketa, lasterketa, koxkolak, giza-plaza eta sokatira probak egin dituzte. Aipatzekoa da ikasleek sekulako emozioarekin jarraitu dituztela probak. Animo oihuak sekulakoak ziren, eta puntako txapelketa batean lehiatzen ari zirela zirudien. Jakina denez, Ikastetxeen arteko Herri Kirol Topaketan ez da sailkapenik egiten, helburua ikasle guztien parte-hartzea sustatzea baita. Hortaz, honek demostratzen du lehia eta emozioa egoteko ez dela puntako lehiaketarik eta sailkapenik egin behar.