Pintura eta lentzeria tailerreko ikasleen lanak jendaurrean

Guaixe 2011ko maiatzaren 12a

Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Sailak antolatutako ikastaroak amaierara iritsi dira. Erakusketa gelan agurtuko dute ikasturtea. Ana Pellester olaztiarrak ia 25 ikasle izan ditu. Asteburuan jendaurrean jarriko dituzte urtean zehar egindako lanak. Joan zen asteburuan, berriz, lentzeriako ikasleek egin zuten erakusketa. Bertan agurtu zuten 22 urtetan irakasle izan duten Miren Eskisabel olaztiarra. Irakaslea hunkitu egin zen. Igandean, Olaztik hartuko du lentzeria erakusketa. Lore Azoka bisitatzen dutenek kultur etxetik pasa eta herritarrek egindako lan ederrak ikusteko aukera izanen dute.