Kariñe zalameraren aurkezpena

Guaixe 2011ko maiatzaren 12a

Kariñe Castillo Suarez idazlearen irudimenetik sortutako neskatxa da. Muxurik nahi? liburuko protagonista da. Eider Eibar ilustratzaileak gorpuztu du eta Mezulari argitaletxeak liburuan bildu du. Bihar arratsaldean aurkeztuko dute haurrendako liburua Altsasuko Iortia kultur gunean. Castillo Suarez altsasuarrak Eider Eibar ilustratzailearen eta Asier Serrano musikariaren laguntza izanen du.Muxu bat nahi?Kariñe neska zalamera da. Musuak eta besarkadak ematea gustatzen zaio. Ohartzen da askori ez zaizkiola muxuak gustatzen, baina ezin du muxutxoak eta estutuak eman gabe eguna pasa. Muxuak gustatzen ez zaizkienen artean dago bere lagun Adolfo. Argentinarra da eta kantuan bezala hitz egiten du. Muxuak larrialdietarako gordetzen ditu.6 urtetik gorakoendako ipuin goxoa da. Castillo Suarez altsasuarraren istorio ederra irudi goxoz jantzi du Eider Eibar ilustratzaileak. Haur literaturaCastillo Suarezek poesian egin zituen lehen urratsak, baina azken urtean, haurrendako literaturan murgildu da. "Poesia idaztean zuretik ari zara. Haur literaturak, berriz, amets egiteko, pertsonaiak sortzeko eta beste mundu bat irudikatzeko aukera ematen dizu" dio. Joan zen urtean publikatu zuen haurrendako lehen liburua, Ebelina Mandarina (Elkar, 2010). Bigarren liburua joan zen hilean aurkeztu zuen, Nobio bat nire amarentzat (Elkar, 2010). Muxurik nahi? haurrendako hirugarren liburua du. Castillo Suarez (Altsasu, 1976) euskal filologian lizentziatua da. Ogibidez euskara teknikaria da eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da. Zenbait poesia sari irabazi ditu. Bere poema-liburuen artean daude: Mugarri estaliak (2000), Spam poemak (2004), Bala hutsak (2006) eta Souvenir (2008, VI. Joseba Jaka beka). Ilustrazio tailerraBihar, ostiralean, 17:30etik 18:30era Eider Eibarrek ilustrazio tailerra emanen du. 4-10 urteko haurrendako tailerra da. Eman izena Iortian.