Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko Kopako final laurdenak jokatu ziren. Rajatablak final laurdenetan jokatzeko txartela lortu zuen, zozketa bidez talde baten errepeska egin behar izan baitzuen antolakuntzak, eta Izurdiagako taldeari egokitu zitzaion. Horrela, final laurdenetan Memoriam SP taldearekin bina berdindu eta gero, penaltyetan 4-3 irabazi zuten Rajatablakoek, final erdietarako sailkatuz.Larunbatean jokatuko dira Elomendiko Kopako final erdiak. Unzitik Bidezarra izango du arerio, eta Rajatablak, aldiz, Roca. Kanporaketa Astrainen jokatuko da, larunbatean, 16:30ean.