Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren mailako Buruz Burukoan final laurdenak asteburuan jokatuko dira. Aipatu txapelketa eskailera sistema erabiliz jokatu da. Etxarrengo Jose Javier Zabaleta atzelaria final hamaseirenetan sartu zen lehian eta Mikel Olaetxea izan zuen aurkari apirilaren 25ean Eibarren. Partida gogorrean, 22-18 nagusitu zen Olaetxea, Zabaleta bidean geratuz. Segidan, Olaetxeak Leiza kanporatu zuen, 2 tanto eskasetan utziz, eta final laurdenetan Alberto Ongay atzelari satrustegiarra du zain Mikel Olaetxeak.Euren arteko partida gaur jokatuko da, ostiralarekin, gaueko 22:15etik aurrera Bermeon hasiko den jaialdian. Material aukeraketa asteazkenean egin zuten Ongayk eta Olaetxeak, eta partida gogorra aurreikusten da. ETB1ek eskainiko du zuzenean. Igandean, Zallan, beste final laurdena jokatuko dute Ibai Zabalak eta Kepa Peñagarikanok.