Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Prestakuntza jaso eta hura praktikara eramanen dute 15 sakandarrek. Haiek lan munduan sartzea da helburuaSakanako Mankomunitateko egoitza eta aldamenean Lakuntzako Udalak duen lokal bat izanen dira enplegu tailerreko ikasgelak. Han 25 urtetik gorako langabetu sakandarrak basolanetan aritzeko behar-beharrezko jakintza guztiak jasoko dituzte.Baina prestakuntzaz gain lana ere egin beharko dute. Ibarreko 13 udalek jarritako lana eginen dute. Horretarako 6 hilabete dituzte, tailerrak irauten duena hain zuzen ere.Sakanako Mankomunitatearen enplegu tailerreko zuzendaria Macarena Correa Muñiz da. Berarekin batera Jose Vicente Monmeneu Goikoetxea ariko da . Biak ere basogintzako ingeniariak dira. Monmeneu ariko da gehienetan irakasle, baina Correak ere emanen ditu eskolak.Biek basogintzako lan guztiak egiteko trebatuko dituzte ikasleak, ez soilik udalek eskatu dituzten lanetarako. Hala jakinarazi digu Correak.Sakanako Mankomunitateak sustatu du Basolanen enplegu tailerra. Nafarroako Gobernuak bultzatu eta finantzatu du, Nafarroako Enpleguko Zerbitzuaren bitartez, eta Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak kofinantziatu dute. UPD-INAFRE Nafarroa Sustatu eta Garatzeko Unitateak Enplegu Tailerra sortzen lagundu du eta laguntza teknikoa eskaini du.