Abian-ek bi hilabete emanen ditu larrialdi mahaia osatzeko

Guaixe 2011ko maiatzaren 12a

Manifestazioa babestu zuten eragileez gain, beste sektoreetako ordezkariekin egoera aztertzeko bilduko diraAbian plataformako kideek Sakanako egoera aztertuko duen  larrialdi mahaia osatzeko lanean hasi dira. Ibarraren ikuspegi osoa jaso nahi du Abian-ek mahai horretan. Horregatik, hainbat sektoreetako ordezkariak identifikatu eta haiekin bilerak eginen dituzte. Abian-eko ordezkarien iritziz sektore guztiek elkarri eragiten diote. "Industria sektorea ez da kaltetu bakarra", eta horren adibide gisa osasuna, hezkuntza edo abeltzaintza. Krisi egoerak jotako eragileei Abian-en deiaren zain gelditu beharrean plataformako kideekin harremanetan jartzeko eskatu zieten.Sektore horietako ordezkariekin batera, apirileko Iruñeko manifestazioa babestu zuten eragileek osatuko lukete mahaia. Abian plataformatik dioenez, "gure ibarreko egoerak ezin du luzapen gehiago onartu, ezin gara lokartu ezta despistatu ere".Abianek, bestalde, bilera erronda horren berri emateko komunikazio kanpaina berezia jarriko du martxan, guztiaren berri emateko.