Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako udal musika eskoletako ikasleak Zangozan bildu ziren larunbatean. Herrialdeko banda, fanfarre, txistulari, gaitero, akordeoi jole eta instrumentu taldeak kalera atera ziren musika eskolen eguna ospatzeko. 700 bat musikarik bat egin zuen musika festan. Haien artean zeuden Altsasuko eta Irurtzungo musika eskoletako ordezkariak. Sakanako eskoletako abesbatzak, fanfarreak, gaita joleek, talde instrumentalek, konboek eta trikitilariek festarekin bat egin zuten. Zegokien eszenatokian edo karriketan jo, eta beste herrietako musikarien emanaldiez gozatzeko aukera izan zuten. Festa giroan, aldarrikapenerako tartea egin zuten. Udaletako eta musika eskoletako ordezkariek elkarren arteko harremana indartzeko nahia azaldu zuten eta Nafarroako Gobernuari babes handiagoa eskatu zioten. Udal musika eskolen egunak jarraipena izanen du. Hurrengo hitzordua Burlatan izanen dute 2013an.