Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Italiako Giroan mendian murgildu dira txirrindulariak azken egunotan. Atzo etapa ikusgarria jokatu zen, goi mendi mailakoa, eta txirrindulariek bitan igo behar izan zuten Etna gaina. Helmugarako 8 kilometroren faltan, Saxo Bank taldeko Alberto Contadorrek sekulako erasoa jo zuen eta inork ezin izan zion jarraitu. Bakarrik heldu zen Italiako Etnako sumendiko gain mitiko eta ederrean, hiru segundora Androniko Rujano eta 50 segundora Acquako Garzelli zituela. Jakina, Giroko maglia arrosa jantzi zuen Pintoko txirrindulariak, eta lider sendoa dela erakutsi nahi du. Euskaltel-Euskadin dabilen Jorge Azanza altsasuarra 106.a izan zen etapan, 23:46ra. Sailkapen orokorrean Contador da liderra eta Azanza 88.a dam 42:29ra. Gaur merezitako atsedenaldi eguna dute txirrindulariek.