Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alberto Ongay 2. Mailak Buruz Burukotik kanpo geratu da, ostiralean Bermeon Mikel Olaetxearen kontra 17-22 galdu eta gero. Partida lehiatua izan zen, baina azkenean Olaetxeak lortu zuen aurrera egitea. Finalerdietarako sailkatu da Olaetxea, eta Peñagarikano izango du aurkari. Beste finalerdian Jaunarena eta Merino I.a lehiatuko dira. Elgetako ETB Kantxa Torneoa. Igandean jokatutako partidetan, 23 urtez azpikoan, Ezkurdiak 22-12 irabazi zion Santxori.Emaitzak. Atzo Urretxuko Ederrenan jokatutako San Juan Txapelketako jardunaldian, seniorretan Flores eta Gorritik 22-9 irabazi zioten Garraldari eta Tabarri.