Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean urteko batzar nagusia egin zuen Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak. Iazko jardueraren balorazioa egiterakoan euskara elkarteen mugimenduak azken urtean zehar egindako gogoeta eta kongresua mugarri modura baloratu da. Horrekin batera, Topaguneak aurten dituen erronkak ere aipatu ziren batzarrean. Hala, pentsamendua garatzeari eta mugimendu barruan transmisioa lantzeari arreta berezia eskainiko dio federazioak hurrengo hilabeteetan, baita herriz herriko euskara elkarteekin batera lan ildo berriak martxan jartzeari ere. Zuzendaritza batzordea ere berritu zen. Topaguneak larunbatetik 96 kide ditu. Haietatik hiru sakandarrak dira: Irurtzungo Aizpea euskara taldea, Altsasuko Kima euskara taldea eta Bierrik fundazioa. Batzarrean azken bi horiek izan ziren.