LABek UPNri leporatu dio ibarreko desindustrializioa

Guaixe 2011ko maiatzaren 19a

LAB sindikatuko zortzi delegaturen iritziz Yolanda Barcinak astelehenean Olatzagutian esandakoak "Sakanako herritar guztien aurkakoa da abertzale eta ez abertzaleen aurkakoa da". Barcinak horrela azken urteetan UPNren gobernuak Sakanarekiko izan duten politika ezkutatu nahi duela gaineratu zuten. Erregionalistek Sakanan zerbitzuetan eta logistikan oinarritutako eredu aldaketa bultzatu dutela salatu dute LABetik. Sektore horietan langabezia hirukoiztu egin dela nabarmendu du LABek. Aldi berean, Sakanako hainbat enpresa Nafarroako beste eskualde batzuetara lekualdatzearen arduradun ere egin dute UPN. Gobernu erregionalistak enplegu erregulazio espediente guztiak onartu dituela eta ondoren haietako asko enpresa itxierak ekarri dituztela salatu du LABek. SunsundeguiLABeko delegatuek adierazi dute Nafarroako Gobernua Altsasuko enpresan sartu dela "eta gaur egun dituen egiturazko arazoei aurre egiteko ez dio irtenbiderik bilatu". Barcina arduragabetzat jo du sindikatuak, "euren ardura, egoeraren biktima diren langileen gain jarri duenean. Beldurra zabaltzen duten deklarazio horiek lekuz kanpo daude eta gainera UPNren gobernuak bere lana egingo balu ez lirateke beldur horiek existitu behar". Sunsundeguiren eta Sakanaren egoera bideratzeko, "behingoz ardurarekin jokatzeko" eskatu diote LABetik Barcinari.