Nafarroako Berdeak: lana eta gardentasuna

Guaixe 2011ko maiatzaren 19a

Atzokoan mitina eman zuten Nafarroako Berdeek Altsasun. Nafarroako Parlamenturako zerrendako bigarren postuan Jon Joseba Agirre Martinez altsasuarrak azaldu digunez, haien alde egin behar da "deshazkundearen alde egiten duen talde bakarra garelako. Sistema ekonomikoa errotik auzitan jartzen dugulako". Nafarroako Berdeen hautagaiaren iritziz, "orain arte behintzat, ezkerreko beste alderdiek alternatibarik ez daukatela argi utzi dute, eta eskuineko alderdiak suntsitzaileak eta depredatzaileak dira".Agirrek esan digunez, "gure seme-alabei utziko diegun munduaz kezkatuta gaudela aitortu duen talde bakarra gara, eta mundu hori hobea izan dadin zer egin beharra dagoen beldurrik gabe planteatu duen talde bakarra gara". Osasuna, guztiona eta ingurumenarena, edozein negozioaren gainetik jartzen dutela ziurtatu du hautagaiak.