Apirilean langabezia %5,7 jaitsi zen

Guaixe 2011ko maiatzaren 16a

Ibarreko 10 herrietan behera egin du, batean berdin mantendu da eta lautan igo daMartxoan  bezala, apirilean ere langabezia jaitsi zen Sakanan. Lana opatu zuten 83 sakandarretatik 12 Iruñeko enplegura joaten diren irurtzundar eta arakildarrak izan ziren. Gainontzeko 71k ibarreko enplegu bulegoaren bidez lortu dute lana. Aipatzekoa da haietatik 52 altsasuarrak direla. Langabetu sakandar gehienak emakumezkoak dira: 834, %57,51. Gizonezko langabeak, berriz, 616 dira, %42,48. SektoreakLan bila dabiltzan sakandarren erdiak, %51,17, zerbitzuetan lan egin nahiko luke. Eskaera hori egin dute 742 pertsona (49 gutxiago). Industrian lan egiteko prest 411 sakandar daude (20 gutxiago), ibarreko langabetuen %32,48. Segituan  eraikuntza arloa dator: 110 sakandarrek lan egin nahiko lukete eraikuntzan (8 gutxiago), %7,58. Abeltzaintza arloan aritzeko, azkenik, 37 pertsonaren eskaerak jaso dira, %2,55. Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopurua ere ia bere horretan mantendu da, 90 (bat gutxiago, %6,2).Nafarroa Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistraturiko langabetu kopuruak behera egin zuen 2011ko apirilaren akaberan. Aurreko hilabetean baino 1.515 langabetu gutxiago izan ziren eta, guztira, 43.790 langabetu. Balio erlatiboetan adieraziz gero, beherakada -% 3,34 da. Langabeetatik 22.855 emakumezkoak dira eta 20.935 gizonezkoak. Imelda Lorea Lan arloko zuzendari nagusiak datu itxaropentsuak direla adierazi zuen, langabeziaren beheraka kontratazioen eta Gizarte Segurantzako afiliatu kopuruaren igoera nabarmenak eragin duelako. Loreak esan du, krisialdia hasi zenetik, Nafarroan erregistratu den langabeziaren beherakadarik handiena izan dela. Zuzendari nagusiak jakinarazi du kontratazioak gora nabarmen egin izanagatik egin duela behera langabeziak.Kontratu motak Altsasuko bulegoan itxitako 349 lan kontratuetatik 49 besterik ez dira mugagabekoak.