Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkariek gaur agerraldia egin dute Donostian. Bizi dugun krisi egoerari aurre egiteko euskarazko hedabideek erakunde publikoekin eta alderdiekin hartu-emanak izan dituztela jakinarazi dute. "Harrera ona egin digute eta egoera interesarekin jarraitu dute". EskaerakEuskarazko hedabideen sektorearen berri ematearekin batera, eskaerak ere egin dira bilera horietan. Lehenik, heldu den urtean diru-laguntzak %25 handiago izatea, "krisiaren ondorioei hobe aurre egiteko". Egindako eskaera hori 2 milioi euro baino gutxiago da eta 100 hedabideren artean banatzeko da. Donostian azaldu dutenez, "krisian dauden beste sektoreetan egiten den bezala, euskarazko hedabideak aurrera egiteko laguntzea eskatu dute". Euskarazko hedabideetan 600 pertsona ari direla lanean nabarmendu dute. Bestetik, erakundeen publizitatearen laurdena euskarazko hedabideetara bideratzea eskatu da. Eta, azkenik, sektorearen eta instituzioen arteko mahai bat osatzea euskarazko hedabideen egoeraz aritzeko. Euskal Autonomi Erkidegoan prest azaldu dira.Gai horiek oinarri hartuta sektoreko ordezkariak lanean ari dira neurri zehatzak jasotzen dituen proposamena lantzeko. Irailerako prest izanen da eta, "ordurako instituzioek lana aurreratuko dutela espero dugu". Euskarazko sektoretik azaldu da "akordiorako izpirituarekin" lan eginen dutela. Instituzioek heldu den urteko aurrekontuetan euskarazko hedabideen eskaerak kontuan hartuko dituztela espero dute. % 0,01 Nafarroako Gobernuak egiten duen publizitatetik euskarazko hedabideetara kopuru hori bideratzen du.Publizitate kanpainaOtsaila hasieran sektorearen egoera estuaz aritu ginen. Orduan esan genuen, besteak beste, euskarazko hedabideak funtsezkoak, oso garrantzitsuak direla euskararen garapen eta normalizazioan. "Eta zer gertatzen da askotan, ba oso gauza garrantzitsuak ditugula gure artean, baina ez garela hortaz ohartzen gure artetik edo gure ondotik desagertu arte". Euskal hedabideekin halakorik ez gertatzeko, arriskuaz ohartarazteko kanpaina martxan jarri du sektoreak.