Afizionatuak. Rural Kutxakoak lehen postuetan

Guaixe 2011ko maiatzaren 17a

Rural Kutxa talde sakandarra denboraldi bikaina egiten ari dela ez da inongo sekretua. Momentuz jokatutako lasterketak kontuan hartuta, Euskaldun txapelketan Rural Kutxako Yelko Gomez da liderra, Lehendakari txapelketan Rural Kutxako Niek Van Geffen, eta Hasiberrien txapelketan Rural Kutxako Carlos Jimenez.